Road to Behobia

Gurekin egon zaitez Road to Behobia honetan!

  • 5 km Irai. 12
  • 10 km Irai. 26
  • 15 km Urri. 17

Presta zaitez B/SSrako

Zure prestakuntzan lagundu nahi zaitugu, bai BSS Birtualerako bai Behobia - San Sebastián-rako, eta horretarako "Road to Behobia" sortu dugu.

5, 10 eta 15 km-ko hiru lasterketa egingo ditugu, irailaren 12an, irailaren 26an eta urriaren 17an, hala ere bakoitzak nahi duenean egin ahal izango ditu lasterketak. Doan egin ahal izango dituzu.

Ekitaldi berezi bat egongo da "Road to Behobia"-ko lasterketa bakoitzean, eta lasterketa bukatzen duten pertsona guztiak ondorengo produktu hauen zozketan sartuko dira:

  • 2021eko Behobia - San Sebastián lasterketarako 1 dortsal.
  • 2021eko BSS Birtualla lasterketarako 1 dortsal.
  • 3 Liburu. Álber Vázquezen "La meta está en Itaca".

Erregistratu gure APP-an eta gozatu eskaintzen dizkizugun berrikuntzez.

 

Ba al duzu jada B/SS App?

Hasi zure hurrengo B/SS-a prestatzen formatu birtualean edo tradizionalean, 5 kilometroko lasterketa batekin.

Aukeratu erritmoa, aukeratu ibilbidea, eta gozatu.

Hau da "Road to Behobia" osatzen duten hiru lasterketetatik lehena, guztiz doakoa da eta bai hasiberrientzat bai marka hobetu nahi duten ohiko pertsonentzat aukera ezin hobea.

B/SSrako bide berezi honetan gurekin etorri nahi?

Zer dute Behobiako lehen 5 kilometroek?

  • KM 1
    Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
  • KM 2
    Irungo erdialdera igotzen gara aldapa leun batetik jendez beteriko kale artean.
  • KM 3
    Erdialdetik urruntzean aldapa gogortzen da Irungo Bentetarantz, bertan igoera eta jaitsiera txikiak.
  • KM 4
    Arretxe gaina, 3,4. Km, pasa eta aldapa bera goaz Irun atzean utzita.
  • KM 5
    Aldapa behera jarraitzen dugu eta une aproposa da arnasa lasaitzeko Gaintxurizketako igoera hasi baino lehen.

Gure "Road To Behobia" -ren bigarren etapa.

10 km-ko lasterketa honek prestakuntza pixka bat gehiago eskatuko dizu, baina gogoratu erritmoa zuk jartzen duzula, eta helburua lasterketaz gozatzea dela B/SSrako zure bidean.

Behobia - San Sebastián lasterketaren erdia osatuko duzu.

Aurreko "Road to Behobia" lasterketa burutu baduzu, Behobia - San Sebastián lasterketako lehen 5 kilometroak nolakoak diren jakingo duzu; orain, berriz, hurrengo 5 kilometroak nolakoak diren esango dizugu.

  • KM 6
    Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapatxo gogor bat errepide nagusira sartzeko.
  • KM 7
    Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia, %3ko bataz besteko portzentajeko 2 Km-ko aldapa.
  • KM 8
    Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroetan Tour giroa! Ondoren hasten da jaitsiera Errenteriarantzako 3 Km-ko jaitsiera luzea.
  • KM 9
    Jaitsieraren zati nagusia, %3ko portzentajea. Erritmoarekin asmatzen badugu abiadura polita hartu dezakegu.
  • KM 10
    Lasterketaren erdia, Lintziringo merkatalgunea. Arraroa egingo zaigu kotxerik gabe. Aldapa beherak jarraitzen du pixka bat gehiago.

Road to Behobiako azken etapa, Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroak egin aurretik.

Lasterketa honek distantzia zorrotzagoa du, baina momento honetarako ondo prestatuta izango duzu.

Asko gustatu zaigu BSS Birtualerantz edo Behobia - San Sebastiá tradizionalerako bidean laguntzea. Hau bukatzean, lasterketako 20 km magikoez gozatzea besterik ez zaizu geratuko.

Oraingoan, Behobia - San Sebastián lasterketako 10. Km-tik 15. Km-rako bidea nolakoa den kontatuko dizugu:

  • KM 11
    Errenteria kanpoaldeko auzoetara iristen gara jaisten oraindik eta ibilbidearen gune lauenean sartzen gara, 2 Km.
  • KM 12
    Guztiz laua (ADI zebrabideetako erliebe ugariei!!) Errenteriako zumardia ikusle askoko gunea.
  • KM 13
    Errenteria jendetsuaren erdialdetik igaro ondoren Kaputxinoseko igoera dator. Igoera serio bat (%5 eta 450m), indarrak neurtu behar dira.
  • KM 14
    Kaputxinoseko azken metroak, gogorrenak eta Pasaiarantzako jaitsiera badiaren ikuspegi zoragarriarekin.
  • KM 15
    Buenavistako (Donostiarako sarrera) igoera eta jaitsiera txikia eta portuaren parean egingo dugu korrika.

Anima zaitez!

Behobia-San Sebastian lasterketaren azken kilometroak zain dituzu bai BSS Birtualean bai Ohiko Behobia - San Sebastián lasterketan. Animatu ia egina duzu! Oso pozik egongo gara Boulevard-era ongi etorria ematearekin, birtualki edo pertsonalki.

Eskerrik asko "Road To Behobia" honetan parte hartzeagatik.

Ireki gabe dauden BSS Birtuala izen emateak.

Adi!

BSS Birtualerako izen ematea (azaroaren 8etik 14era egingo den lasterketa) ez dago Road To Behobia-ren barne. Bere izen emate prozesua izango du (aplikazioaren bitartez ere egingo da) eta lasterketaren poltsa izango du.

Partekatu zure esperientzia

Partekatu zure esperienzia #bssvirtual #bssbirtuala hashtag-a erabiliz eta etiketatu gaitzazu zure Instagram, Facebook eta Twitter-eko argitalpenetan.

@behobia_ss
@BehobiaSS
@BSS_Fortuna