Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Emakumezkoen partehartzea aurten ere igo egin da, 7482 korrikalari atera dira, lasterkarien %28,89ra iritsiz, errekor berria ezarri da.

Aurtengo edizioa hontan irabazlea Chakib Lachgar izan da 59:56 denborarekin, oraingo ibilbideko errekor berria eginez. Bigarren Zakariya El Boubekraoui izan da 1:01:28 denborarekin eta hirugarren Nan Oliveras 1:02:00 denborarekin.

Emakumezkoetan irabazlea Laura Rodríguez izan da, 1:14:22 denborarekin. Bigarren Sara Villasante 1:14:28 denborarekin eta hirugarren Pilar Fernández 1:14:47 denborarekin.

Lehen Gipuzkoarrak Sara Villasante eta Chakib Lachgar izan dira.

Roller kategorian, irabazleak Patxi Peula eta Berezi Martínez izan dira.

Handbike kategorian, Iván Manuel Montero eta Gurpil aulkietan Lauren Lebeaut izan dira irabazlea.

Laura Rodríguez, 58. behobiaren irabazlea
Chakib Lachgar, 58. behobiaren irabazle