Lasterketa zorrotza

Behobia - San Sebastián ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin, Gaintxurizketa (Km. 7) eta Mirakruz Gaina (Km. 16), eta baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko. Goranzko desnibela 192 metrotakoa da. Ibilbidearen kilometrotako hurrengo deskribapenarekin, bere ezagutzan sakondu nahi dugu lasterketa ahalik eta hobekien prestatzeko.

Track erabilgarriak

Ibilbidea
IBILBIDEA
GPX formatuan
Ibilbidea
IBILBIDEA
KML formatuan (Google Earth)

Ibilbidearen deskribapena

  • Km 01 bandera Irteera Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
  • Km 02 hiria Irun Irungo erdialdera igotzen gara aldapa leun batetik jendez beteriko kale artean.
  • Km 03 mendiak Txirristak Erdialdetik urruntzean aldapa gogortzen da Irungo Bentetarantz, bertan igoera eta jaitsiera txikiak.
  • Km 04 zuhaitzak Irun uzten dugu Arretxe gaina, 3,4. Km, pasa eta aldapa bera goaz Irun atzean utzita.
  • Km 05 korrikalaria Errekuperazioa Aldapa behera jarraitzen dugu eta une aproposa da arnasa lasaitzeko Gaintxurizketako igoera hasi baino lehen.
  • Km 06 mendia Gaintxurizketako gaina Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapatxo gogor bat errepide nagusira sartzeko.
  • Km 07 zailtasuna Tarte zaila Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia, %3ko bataz besteko portzentajeko 2 Km-ko aldapa.
  • Km 08 animazioa Giro ederra Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroetan Tour giroa! Ondoren hasten da jaitsiera Errenteriarantzako 3 Km-ko jaitsiera luzea.
  • Km 09 korrikalaria Jaitsiera Jaitsieraren zati nagusia, %3ko portzentajea. Erritmoarekin asmatzen badugu abiadura polita hartu dezakegu.
  • Km 10 lekua Erdia eginda Lasterketaren erdia, Lintziringo merkatalgunea. Arraroa egingo zaigu kotxerik gabe. Aldapa beherak jarraitzen du pixka bat gehiago.
  • Km 11 hiria Errenteria Errenteria kanpoaldeko auzoetara iristen gara jaisten oraindik eta ibilbidearen gune lauenean sartzen gara, 2 Km.
  • Km 12 animazioa Eremu laua Guztiz laua, Errenteriako zumardira iritsiz. Animazio handiko gunea.
  • Km 13 mendia Kaputxinoseko igoera Errenteria jendetsuaren erdialdetik igaro ondoren Kaputxinoseko igoera dator. Igoera serio bat (%5 eta 450m), indarrak neurtu behar dira.
  • Km 14 zailtasuna Metro gogorrak Kaputxinoseko azken metroak, gogorrenak eta Pasaiarantzako jaitsiera badiaren ikuspegi zoragarriarekin.
  • Km 15 itsasontzia Portua Buenavistako (Donostiarako sarrera) igoera eta jaitsiera txikia eta portuaren parean egingo dugu korrika.
  • Km 16 botila Igoera prestatuz Altza eta Herrerako auzoen zehar Mirakruz gainerantz hurbiltzen gara. Igoera prestatzeko kilometroa da hau.
  • Km 17 mendia Mirakruzeko igoera Mirakruzeko igoera (1,5 Km %3). Kilometro honen bukaeran Donostiranzko jaitsiera luzearen hasera. Hirigunea ikusten dugu.
  • Km 18 korrikalaria Jaitsiera Groz auzorantz jaitsiera zuzen eta luzea.
  • Km 19 animazioa Ikusleak animatzen Nafarroa Hiribidetik Zurriola hondartzaranzko zuzengunea hankek ondo igartzen duten goranzko desnibel txiki batekin. Helmugaraino errepidearen bi aldeak jendez beteta.
  • Km 20 bandera Azken txanpa Azken zuzengunea, guztiz laua. IA BERTAN GAUDE! Zurriola Hiribidea. Kursaal Kongresu Jauregia, Kursaal Zubia eta Boulevardeko Zumardia. Ikusle asko, musika, giro ona eta Helmuga.

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago