Lasterketaren aurretik, bitartean eta ondoren baliagarria izango duzun informazioa

Lasterketaren poltsaren jasotzeko lekua

Trenen eta kontsignaren Gida: zure izen abizenak sartuta, zauden tokitik irteerara joateko ordutegi hoberena gomendatuko dizu eta zein leku aukeratu zenuen konprobatu.

Lasterketaren poltsaren jasotzea

Dendetan jasotzea aukeratu zuten pertsonek, Urriaren 24tik Azaoraren 9ra jasotzeko aukera izango dute denden ordutegietan.

Poltsak, aukeratutako bilketa-puntuan mantenduko dira denbora guztian, EZ dira C.D. Fortuna K.E. jasotze puntura mugituko.

C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan - Kursaal Kongresu Jauregia

C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan jasotzea aukeratu zuten pertsonek ondorengo egunetan jasotzeko aukera izango dute:

  • Azaroak 8, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
  • Azaroak 9, larunbata, 10:00etatik 20:00tara

Lasterketaren poltsaren jasotzea

Lasterketaren poltsa jasotzeko, ezinbestekoa izango da:

  • NAN, Pasaportea edo argazkidun identifikazio-dokumentu bat.
  • Izen ematearen ziurtagiria.

Beste parte-hartzaile baten dortsala jasotzea badago, baina kasu horretan parte hartzaileari eskatzen zaion dokumetazioa aurkeztu beharko da.

Lasterketaren poltsa edo irteerako taldeetan aldaketak

Irailaren 20tk aurrera (izen-emateak ixten diren eguna) EZIN da KAMISETAREN TAILA, DORTSALAREN KOLOREA edo JASOTZE LEKUA aldatu.

Izen-ematearen titular aldaketa

Izen ematea izenez aldatzean dortsalaren titulartasuna beste pertsonari pasatzen diozu. Ez du suposatzen inungo gasturik.

Webgunean izen-ematea egin zuen pertsonak egin behar du, berak bait ditu e-maila eta pasahitzak Nere Izen Emateak atalean sartuz.

Irailaren 11tik aurrera egin ahal izango da lasterketa bezpera arte.

Lasterketaren poltsari dagokion datuak (kamiseta taila, jasotze lekua eta dortsal kolorea) aldatzeko epea irailaren 20ean bukatzen da.

cambio titularidad

Kontsigna

Motxila uztea

Parte-hartzaileek bere motxila itxita (gehienez 5Kg) eta dortsalean datorren itsasgarriarekin hurrengo tokietan utzi ahal izango dute:

  • Lasterketaren poltsaren jasotze puntua Kursaal Kongresu Jauregia:
    • Azaroak 8, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
    • Azaroak 9, larunbata, 10:00etatik 20:00tara
  • Gipuzkoa Plaza: Azaroak 10, 7:30tatik aurrera
  • Irteera: Azaroak 10, 8:30tatik aurrera, dortsalaren atzealdean talde bakoitzarentzat ezarritako muga-ordura arte. Geroago ez da bermatzen kontsigna-zerbitzurik. Zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu motxila.

Motxila jasotzea

Motxilak, kasu guztietan Gipuzkoa Plazan (Helmugan) jasoko dira.

Motxila jasotzeko beharrezkoa da dortsala erakustea.

consigna

Irteerara nola iritsi

TRENEAN + AUTOBUSA: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia (*)

Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.

(*) Oharra:Irteeraraino eramaten zaituen edozein tren txartel arrunt, Gipuzkoako edozein geltokitan erosia, baliagarria izango da autobusera igotzeko, lasterketaren dortsala aurkeztuz. Beraz, ez da beharrezkoa Donostiara txartel berezia erostera etortzea. Adibidez: Zarautz-Ficoba ibilbidearen prezioa 2,75 € ingurukoa da eta autobusera igotzeko balio du.

Tren geltokiak
trenaren geltokiak
Kontsultatu zein geltoki duzun gertuago, zein txartel erosi behar duzun jakiteko, Euskotrenekoa edo Renfekoa.
Trenen eta Kontsignaren Gida
Ordutegi
Zure izen-abizenak sartuta, irteerara joateko ordurik eta modurik onena emango dizu..
Txartelaren prezioa
Ticket 1,50€
TRENA + AUTOBUSA
Lasterkarientzako bakarrik balio duen txartela, lasterketa baino lehen irteerara iristeko

Euskotreneko FICOBAko geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.

Renfeko Irungo geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.

Irteera

19 irteera-talde daude, bakoitza bere irteera-ordutegiarekin.

Kontsultatu zure izen-ematea zure DORTSAL ZENBAKIA et KOLOREA jakiteko. Irteerako infografia kontsultatu dezakezu zure TALDEA eta IRTEERA ORDUA ezagutzeko.

Ikusi Irteerako infografia (PDF - 3 Mb)

Irteera taldeetan aldaketak

Irailaren 20tik aurrera (izen-ematea ixten dugun eguna) EZIN da aldaketarik egin IRTEERA TALDEETAN.

Posible da egokitutako taldearen ondoren atera.

Ibilbidea

  • 7 hornidura puntu daude.
  • Erretiratze puntuak:
    Edozein arrazoirengatik jarraitu ezin baduzu, ibilbidean dauden geldokietatik (Euskotren edo Renfe) mugitu ahal izango duzu (bolondresek eta osasun-langileek tren tiketak izango dituzte). Bestela, taxian Vallinaren edozein puntutik.
  • Nahitaezko erretiratzea:
    10. kilometroan, gehienez 1:15ean azken irteeratik. 15. Kilometroan 1:55ean. Beranduago iristen diren atletak erretiratu egin beharko dira, uko egin ezkero, entolakuntzak ez du inolako erantzunkizunik izango.

INFORMAZIO GEHIAGO

Helmuga

Dutxak

Lasterketa ondoren, nahiz eta mugatuak izan, dutxak daude. Honako hauek dira:

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago