Kirolariak dira gizarteko pertsona osasuntsuenak, eta kirolik egiten ez duten adin bereko pertsonek baino arrisku gutxiago dute gaixotasun kardiobaskularrak, zenbait minbizi, diabetesa eta dementzia izateko.

Horren arrazoia da ariketa fisikoa maiz egiteak nabarmen murrizten duela hainbat gaixotasun pairatzeko arriskua, esaterako, miokardio-infartua, bularreko angina, bihotz-gutxiegitasuna, istripu zerebrobaskularrak, hipertentsio arteriala, obesitatea, II motako diabetesa, osteoporosia, artrosia, artritis erreumatoidea, hainbat minbizi-mota, depresioa, dementzia, fibromialgia eta adinekoen mendekotasuna.

Zeinu eta sintomen galdetegia

Ariketa fisikoa, gainera, oso tresna ona da, batzuetan onena, gaixotasun horiek diagnostikatzen direnean tratatzeko. Hori dela eta, elkarte zientifiko askok eta erakunde publikoek ariketa fisikoa egitea gomendatzen diete eta horretara bultzatzen dituzte herritarrak, adin-tarte guztietan.

Ariketa fisikoa egitearen onurak arriskuak baino askoz gehiago diren arren, gerta liteke, oso gutxitan bada ere, kirolari batzuek arazo kardiakoren bat izatea edo, kirola egiten ari direla edo kirola egin ondorengo ordubetean, bat-batean eta ustekabean hiltzea ere.

Gaur egun eztabaida handia dago gai horren inguruan nazioarteko elkarte zientifiko ospetsuen artean (Prebentzio eta Errehabilitazio Kardiobaskularraren Europako Elkartea: EACPR; Amerikako Bihotz Elkartea: AHA; Amerikako Kardiologi Elkargoa: ACC; Amerikako Kirol Medikuntza Elkargoa: ACSM), ondorengo gaiei buruz esaterako: lehiaketako kirolarietan bat-bateko heriotzak duen benetako intzidentzia pertsona sedentarioekin alderatuta; lehiaketa-kirola egin aurretik osasun-azterketa egiteko edo ez egiteko komenigarritasuna; egin beharreko balorazio edo osasun-azterketa mota; azterketaren kostu/onura erlazioa; positibo faltsuen ondorio kaltegarriak (okerreko mediku-diagnostiko baten ondorioz kirolari bat bere kirol gogokoena ez egitera behartzen denean, egin lezakeen arren); edo arazo hori detektatu eta prebenitzeko baliabide publikoak erabiltzearen lehentasuna.

Eztabaida horrek adierazten du denak ez datozela bat bat-bateko heriotza horiek detektatzeko modurik onenaren, praktikoenaren eta eraginkorrenaren inguruan. Adibidez, Europako Kardiologia Elkartearen aldizkarian (European Heart Journal) berriki argitaratu den lan batean aztertu da Parisko eskualdean 2006tik 2012ra bitartean egindako herri-lasterketetan (512.000 kirolari) gertatutako istripu larrien kopurua eta mota. Lasterketa horietan osasun-ziurtagiria eskatzen da parte hartu ahal izateko. Azterketaren emaitzek erakutsi zuten lasterketa horietan izandako gertakari edo gaixotasun larrien kopurua ez zela izan parte hartu ahal izateko osasun-ziurtagiririk eskatzen ez duten herri-lasterketetakoa baino txikiagoa.

Alderdi guztietan bat ez datozen arren, lehen aipatu diren Elkarte Zientifikoen iritziak kontutan izanda, ariketa egiten ari direnean bihotz-istripuren bat edo bat-bateko heriotza izateko arriskua duten kirolariak detektatzeko lehen prebentzio neurri azkar eta erabil erreza, zeinu eta sintoma susmagarrien galdetegi bati erantzutea dela. Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileek parte-hartzaile guztiei gomendatzen diete izena eman aurretik zeinu eta sintomen galdetegi bati erantzutea litzateke. Galdetegia Behobia-Donostia lasterketako Osasun Aholku Batzordeak prestatu du lehen aipaturiko elkarte zientifikoek emandako gomendioetan oinarrituta. Galdetegia “BAI/EZ” erantzunekin bete behar du edozein kirolarik medikuarengana joan gabe. Amerikako Kirol Medikuntza Elkargoak (ACSM) dio edonork har dezakeela parte lehiaketetan azken hiru hilabeteetan entrenatu bada, astean gutxienez hiru aldiz, egunean 30 minutuz, intentsitate ertain edo altuan, eta galdetegiko galdera guztiei “EZ” erantzun badie. Bestalde, zeinu eta sintomen galdetegian (3tik 13rako galderak) “BAI” bat edo gehiago erantzun badu, elkarte zientifiko guztiek gomendatzen dute kirol-medikuarengana edo kardiologoarengana joatea osasun-azterketa egitera. Galdetegian adierazitako zeinu eta sintomak kontuan hartu behar dira lasterketan ere eta, azaltzen badira, gelditzea eta mediku batengana jotzea gomendatzen da.

Zeinu eta sintomen galdetegia
ohikoak 3.5

Galdetegia borondatezkoa, anonimoa eta pertsonala da; izena emateko unean bete bada soilik erregistratuko da fitxan, baina parte-hartzailea bere erantzunekin erlazionatu gabe. Edozein arrazoi dela medio izena emateko unean ezin izan bada bete, webgunearen bidez aurrerago betetzea gomendatzen dugu.

Kontsultatutako bibliografia garrantzitsuena

  • ACSM, Guidelines for Exercise Testing and Prescription, 2005
  • Albert et al. New Engl. J.Med. 343(19): 1355-1361, 2000
  • Aranceta Med.Clin.(Barcelona) 123(18:686-691, 2004
  • Balady et al. Circulation 97:2283-2293, 1998
  • Basavarajaiah et al. J.Am.Coll.Cardiol. 51: 2256-2262, 2008
  • Blair et al. JAMA 262(17):2395-2401, 1989
  • Bessem et al. Br.J.Sports Med. 43:708-715, 2009
  • Borjesson et al. Eur. J.Cardiol.Prev.Rehab. 18(3): 446-458, 2011
  • Corrado et al. N.England J.Med. 339: 364-369, 1998
  • Corrado et al. J.Am.Coll.Cardiol. 42: 1959-1963, 2003
  • Corrado et al. Eur.Heart J. 26:516-524, 2005
  • Corrado et al. JAMA 296: 1593-1601, 2006
  • Corrado and Thiene Heart Rhythm 4:520-524, 2007
  • Corrado et al. Textbook of Cardiovascular Medicine 1215-1237, 2009
  • Corrado et al. Eur.Heart J. 31:243-259, 2010
  • Corrado et al. Eur.Heart J. 32:934-944, 2011
  • Drezner and Rogers Heart Rhythm 3:755-759, 2006
  • Fletcher et al. Circulation 128:873-934, 2013
  • Fuller Med.Sci.Sports Exerc. 32:887-890, 2000
  • Gerardin et al. Eur.Heart J. pii:ehv675, 2015
  • Gibbons et al. Circulation 106:1883-1892, 2002
  • Glover y Maron JAMA 279:1817-1819, 1998
  • Goff et al. Circulation 129(5): Sup 2: 549-S73, 2014
  • Holst et al. Heart Rhythm 7:1365-1371, 2010
  • Jamnik et al. Appl.Physiol.Nutr.Metab. 36:S6-S13, 2011
  • Janai J.Clin.Forensic Med. 7: 88-91, 2000
  • Lauer et al. Circulation 112:771-776, 2005
  • Laukkanen et al. J.Intern.Med. 262:263-272, 2007
  • Leslie et al. Circulation 125(21):2621-2629, 2012
  • Liberthson et al. New Engl.J.Med. 334:1039-1044, 1998
  • Maron et al. New Engl. J.Med. 343:1409-1411, 2000
  • Maron et al. J.Am.Coll.Cardiol. 42:1687-1713, 2003
  • Maron et al. Circulation 109:2807-2816, 2004
  • Maron and Zipes J.Am.Coll.Cardiol. 45(8): 1318-1321, 2005
  • Maron J.Am. Coll.Cardiol. 45:1373-1375, 2005
  • Maron et al. Circulation 115:1643-1655, 2007
  • Maron et al. Am.J.Cardiol. 104:276-280, 2009
  • Maron et al. Circulation 130:1303-1334, 2014
  • Maron et al.J.Am.Coll.Cardiol. 64:1479-1514, 2014
  • Maron et al. J.Amer.Coll.Cardiol. 132(22):e256-e261, 2015
  • Mittleman et al. New Engl. J.Med. 329(23): 1677-1683, 1993
  • Montgomery et al. Am.J.Cardiol. 96:270-275, 2005
  • Myerburg and Vetter Circulation 116:2616-2626, 2007
  • Navi and Ioannidis, BMJ 347: f5577, 2013
  • Riebe et al. Med.Sci.Sports Exerc. 47(8):2473-2479, 2015
  • Rognmo et al. Circulation 126(12):1436-1440, 2012
  • Sharma et al. New Engl.J.Med. 369(21):2049-2053, 2013
  • Siscovick et al. New Engl.J.Med. 311(14):874-877, 1984
  • Siscovick et al. Arch.Intern.Med. 151:325-330, 1991
  • Tanaka et al. Med.Sci.Sports Exerc. 38:2-6, 2006
  • Thompson and Levine JAMA:525-528, 2007
  • Thompson Circulation 119: 1072-1074, 2009
  • Whitfield et al. Circulation 129(10): 1113-1120, 2014
  • Viskin Heart Rhythm 4:525-528, 2007
  • Warburton et al. Int.J.Beav.Nutr.Phys.Act. 7(1):39, 2010
  • Wheeler et al. Ann.Intern.Med. 152:276-286, 2010

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago