Izen emate aldaketak dortsala beste pertsona bati pasatzeko aukera ematen du. Doako zerbitzua da, izena eman dutenek bakarrik egin dezaketena, horrela lasterketan parte hartu ezin badute dortsala beste norbaiti utzi ahal izateko aukera ematen zaio.

Zergatik ez diot nire dortsala beste korrikalari bati eman behar izen aldaketa egin gabe?

OSO GARRANTZITSUA da dortsala korrika egingo duen pertsonaren izenean egotea:

  • Lasterketan artatua izan beharko balu aseguruak ez luke korrikalaria estaliko, dortsala bere izenean ez badago.
  • Bere izenean ez dagoen dortsal batekin korrika ari den partaideren bat atzemanez gero, automatikoki deskalifikatua izango da.

Izen emate aldaketa

Noiz egin dezaket izen emate aldaketa?

Izen ematea zeuk egin bazenuen, izen emate aldaketa “Zure izen emateak kudeatu” atalean egin dezakezu EROSLE gisa sartuta, hau da, izena ematerakoan erabili zenuen e-posta helbidea eta pasahitza sartuta “Eroslea bezala” atalean.

Izen ematea beste norbaitek egin bazuen, berari eskatu behar diozu izen ematea aldatzeko “Zure izen emateak kudeatu” atalaren bidez.

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago