Urtero Behobia – San Sebastianek zenbait proiektu sozialekin kolaboratzen du.

Elkarte horietako edozeinekin kolaboratu nahi duen edonork Dortsal Solidarioaren bidez izena emanez egin dezake. Dortsal solidarioarekin gutxienez 7 euroko ekarpena egingo du, dortsalaren salneurriari gehituko zaiona. Fortuna K.E.-k 1€ emango du dortsal solidario bakoitzeko.

Osasuna

ATECE - Gipuzkoako hartutako burmuineko gaitzaren elkartea

ATECE-GIPUZKOA (Gipuzkoako Hartutako Burmuineko gaitzaren Elkartea) irabazirik nahi ez duen gobernuz kanpoko elkartea da. Burmuineko traumatismo bat, hodi-sistemaren gaitzaren bat, tumore edo birus gaixotasunen ondorioz oxigeno falta duten pertsonen eta hauen senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin lan egiten du Atecek.

1994.urtetik talde honen alde lanean dihardu eta Onura Publikoko entitate bezala aitortua dago.

Eremu guztiak barne hartzen dituen diziplina anitzeko arreta eskaintzen zaio pertsona kaltetuari: soziala, familiarra, lanekoa eta psikologikoa.

Informazioa, aholkularitza eta gizarte arreta aurkezten dituen jarduera egoitza bat dugu hurrengo zerbitzuak eskaintzen direlarik: errebilitazio kognitiboa, arreta neuropsikologikoa, eskulan tailerra, jokuen tailerra, logopedia eta fisioterapia. Gainera, asialdi eta denbora libreko jarduerak egiten dira opor programekin batera.

Senideei zuzenduriko jardueren artean, arreta psikologikoa, auto-laguntza taldeak, familiekin eginiko hitzaldi eta tailerrak antolatzen dira. Sentsibilizazio , formazio eta informazio zeregina burutzen da, talde honen bizi duen errealitatea gizrteari ezagutzera emanez.

Dravet Fundazioa

Dravet sindromea jaio eta bizitzako lehenengo urtean ematen den epilepsia bat da eta pertsonaren higadura-neurologikoa du ondorio. Sendaezina den gaixotasuna da, tratamenduei uko eginez gero. Dravet síndrome fundazioa gaixotasunaren tratamenduan sendagaiak aurkitzeko ikerketan murgilduta dago. Hortarako, edozein umerentzako test generiko bat du martxan Madrileko La Paz hospitalean.

Diagnostiko azkar eta on bat oso garrantzitsua da tratamendu egokia emateko, egoerak okerrera egin ez dezan.

ADELA Elkartea

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) ez zen oso ezaguna izan, 2014ko udan, "Izotz ontziaren erronkak" agerira ekarri zuen arte. Halere, Intzidentzia handienen arteko hirugarren gaixotasuna da, dementzia eta Parkinsonen atzetik. Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN delakoaren) arabera, Estatu mailan, 4000 pertsona dute, aldi berean, gaixotasun hau. Urtero, 1000 kasu berri diagnostikatu egiten dira, antzeko kopurua hiltzen den bitartean. Trafiko istripuaz, 2019an, 1098 pertsona hil ziren.

AEA Gaixotasun sendaezina eta progresiboa da paralisia erabatekoa izan arte. Bizitza-itxaropena 3 urtekoa da gaixo gehienetan, %20arentzat, 5 urtekoa eta %10arentzat, 10 urte baino gehiagokoa.

ADELA ELKARTEA, irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta Onura Publikokoa dela aitortu zen 2003an. 1994tik lanean dabil gaixotasuna zer den jakitera ematen eta gaixoari eta bere senideei babesa eta bizi kalitate hoberena eskaintzen. Zerbitzuak:

  • Harrera eta informazioa diagnostikoaren aurrean.
  • Informazioa eta laguntza. Gaixotasunak dakartzan Osasun- eta laguntza-beharren kudeaketari buruz. Baita laguntza-teknikoak (publikoak, zein gure banketxekoak) lortzekoa ere. Eta etxebizitzen irisgarritasuna eta egokitzapena.
  • Hileroko bilerak familiekin. Zaintzaileen formazioa dute helburu, esperientzia-trukea eta elkarren arteko laguntza ere bilatzen direlarik.
  • Errehabilitazio-zerbitzuak. (Fisioterapia, logopedia, psikologia, eta terapia okupazionala). Ahal dugun neurrian elkarteak ordaintzen ditu.
  • Banakako jarraipena. Gure Gizarte-Langilea, elkarrizketa telefonikoaz edo etxez etxeko bisitaz baliatuko da.

ADELA-ren EGITURA da: plantillako Gizarte langile bat eta Boluntario-taldea.

ARNASA - Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea

ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea, Fibrosi Kistikoa (FK) duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea da.

Fibrosi Kistikoa gaixotasun genetiko larri bat da eta bereziki arnasketa eta digestio aparatuetan eragiten du. Batez beste 5.000 jaiotzetatik 1ean ematen da, “gaixotasun arrarotzat” hartzen da.

Sintoma ohikoenak: Eztul jarraitua, jariatze lodiak, errepikatutako arnas infekzioak eta min abdominalak dira.

Bizi kalitatea mantendu eta hobetzeko FK duten pertsonek egunero tratamendu farmakologikoa eta arnas fisioterapia egin behar dute.

ARNASA-tik gaixotasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko lanean dihardugu: informazioa eta aholkularitza, arnas fisioterapia, laguntza psikologikoa eta ikusgarritasuna eta sentsibilizazioa.

HAUR ERI, Baionako Euskal Kostaldeko Ospitaleko Pediatria Zerbitzuak haur gaixoen egunerokoa alaitzeko 2011ean sortutako elkartea da.

Elkarteko boluntario guztiak Pediatria Zerbitzuko erizainak dira.

Dohaintzei esker, elkarteak:

  • Familien harrera hobetzea (gurasoen gela, doako telebista, tabletak, etab.) lortzen da
  • Material hezigarria eta ludikoa erosten da, haurrei ospitaleko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzeko (jolasak, eskuzko jarduerak, dekorazioa, etab.)
  • Gaixotasun larriengatik tratamenduan dauden haurren familia-irteerak finantzatzea
  • Familia-irteerak antolatzen dira, haurrek ospitaleko bizitza beste modu batean bizi dezaten
  • Larrialdi-egoeran dauden familien gastuak finantzatzen ditu

HAUR ERI, barrea eraman ospitalean dauden umeei!

Proiektu sozialak

Gurutze Gorria

Gurutze Gorriak gizartean sustraitutako organizazio gizatiarra eta ekintza boluntarioa duen elkartea den neurrian, zaurgarri diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea du helburu nagusia. Hauei erantzun integralak ematen zaizkie, garapenezko ekintzen bitartez. Gipuzkoan 1870. urtetik daramagu lanean eta gure historia osasun-premiei oso lotuta egonda ere, egun, gizarte-laguntza programetan jartzen dugu arreta berezia. Hauen bitartez bai pertsonen bai gizartearen beharrei erantzun bat ematen saiatzen gara.

Hau dela eta, gizarte bazterkeri edo zaurtasun arriskuan aurkitzen diren pertsonei zuzendutako programak indartu eta handitu egin ditugu. Horien artean, adineko pertsonekin edo eta desgaitasunen bat duten pertsonekin lan egiten dugu.

Burutzen dugun jarduera nabarietako bat “Gurekin Blai” da. Bertan, Gurutze Gorriko boluntarioak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hondartzara hurbildu eta bainu egokitua errazten diete. Pertsonak beraien etxe edo eta erakundeetatik (elkarte, egoitza...) jasotzen dituzte garraio egokituaren bidez. Guzti honekin dauden muga fisikoak gainditzen laguntzen diegu, isolamendu sozialaren prebentzioa eta guztien parte-hartze soziala sustatuz.

Eskerrik asko “hondartzara itzultzeko hesiak apurtzen” leloan laburtu daitekeen ekimena honi zuen laguntza eskaintzeagatik. Urteetan hondartzara joan ez diren pertsonei berriro esperientzi hori disfrutatzeko aukera emanez.

Garapenerako lankidetza

Vicente Ferrer Fundazioa

Vicente Ferrer Fundazioa 1969az geroztik Andhra Pradesh eta Telangana estatuetan dihardu, Indiako hego-ekialdean, bertako landa-eremuak eraldatzeko prozesuarekin konprometitua. Komunitate kaltetuenekin lan egiten du, ta bereziki bazterturik dauden taldeekin: emakumeak ta ezgaitasunak dituzten pertsonak. Fundazioak 3.600 herri baino gehiagotan inplementatzen ditu bere programak eta hiru milioi inguru pertsonetara heltzen da. Bere garapen eredua, NBEren 2030 urterako Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko proposamenekin bat dator.

Behobia – San Sebastian lasterketaren eta Fortuna K.E.-aren laguntzarekin, osasun eta segurtasun baldintza egokiak dituzten etxebizitzen kolonia bat eraikiko da pertsona behartsuenentzako.

Familia horientzat etxebizitza duina edukitzea ezinbesteko baldintza da gizarteratzea lortzeko. Etxebizitzak etxeko buru diren emakumezkoen izenera eskrituratuak izango dira, beren komunitateen baitan boterea lortzeko bidea delarik bereizkeria handia jasaten duten herrialde batean.

Eskerrik asko hain interesgarria bezain beharrezkoa den proiektu hau bultzatzeagatik. Elkarrekin gizarte justuago bat eraikitzen dugu.

Amigosolidarios

Talde independentea da, jende asko jatorri-aniztasun handiarekin, adinarekin, bizibidearekin , etab. bateratzen duen inongo afiliazio erlijioso, politiko edo gobernukorik gabekoa. Guztiak asmo berarekin: laguntzea.

Guztiak borondatezkoak dira eta zerbait gainerakoengatik egiteko nahia elkartzen ditu eta pentxatuz aktiboki eta zuzeneko eran laguntzea posiblea dela. Garaipen txikiak ahaleginak gehituz lor daitezke eta jada pertsona anonimo askok ideiak eta amets berdina edukita elkartuta dira.

Eta honela ikus dezakezue orain arte lortzen joan garena, www.amigosolidarios.com gure web-ean jarrai dezakezue eta ikuste-eran, proiektuei jarrai diezaiekezu "Galeria" betilean.

Orain, Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat eraikitzen ari dira, -  https://www.youtube.com/watch?v=eHUre652VKkb - 2014an eman genuen aurreko eskolaurreko ikastetxeari jarraipena emateko - https://www.youtube.com/watch?v=iEyMrVjIwl8.

Zure laguntzari esker proiektu hauek eta beste asko aurrera eramateko gai izango dira. Mila esker!

Maga Fundazioa

Maga Fundazioa garapen bidean dauden herrialdeetako haurrei laguntza eta babesa emateko proiektuak sustatu nahi dituen ekimena da.

Gure jardute eremu nagusia herrialde horietako haurren hezkuntza da. Haiek dira ahulenak, eta haiek dute bazterkeria jasateko arrisku handien. Arazo horiek areagotu egiten dira gaixotasunen bat badute edo/eta pobrezian bizi badira.

Maga Fundazioan hezkuntzaren alde lan egiten dugu, uste baitugu garapenaren eragile nagusia dela eta oinarri-oinarrizko alderdia bilakaera pertsonalerako. Horrez gainera, herrialde baten aurrerabidearen oinarria eta eragilea da hezkuntza.

Gaurdaino, Kanbodian eta Sierra Leonan gauzatu ditugu proiektuak. Eskolak eta ur putzuak eraiki ditugu, onura ekarri dietenak haurrei ez ezik baita haien senideei eta komunitateei ere.

Zure laguntzari esker, gimnasio txiki bat eraikiko dugu Kanbodiako “Arrupe Zentroan”, desgaitasunen bat duten haurren errehabilitaziorako eta heziketa fisikorako erabiliko dena. Gerrak izandako eraginaren ondorioz, ezindu fisikoen ehunekoa oso handia da Kanbodian, mundu osoko handienetako bat; izan ere, gerrak pertsonen aurkako 10 milioi mina utzi zituen herrialdean, kopuru benetan ikaragarria.

Gaur egun, desgaitasunen bat duten 45 haur eta gazte bizi dira zentroan, eta guztientzat izango da onuragarria ariketak eta errehabilitazio espezifikoa egiteko toki bat edukitzea. Kirola oso garrantzitsua da haientzat, gihar ariketa bereziak egin behar baitituzte eta lesioen prebentzioan lan egin behar baitute.

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago