Irteera taldeak eta ordutegiak

Infografian dortsal zenbakiaren arabera irteera taldeen ordutegia eta kokapena. Bertan adierazten da ere kontsignan poltsa uzteko ordutegia eta talde bakoitzean zein erbi doan.

Irteera infografia

Irteera infografia (PDF - 3 Mb)

 

Irteera ordua eta taldea dortsalean datoz idatzita, zure talde zenbakia kontutan hartzea eta zure zenbakia duen kartelaren atzean jartzea oso garrantzitsua da. Ordua nahiz eta antzekoa izan aldatu egin daiteke arrazoi desberdinengatik, baino taldea beti erreferentzi zuzena eta ona izango da. Irteera aurreratzen baduzu deskalifikatua izango zara.

Irteerara nola iritsi

trenaautobusa

Trena + Autobusa: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia (*)

Korrikalarientzat eta lasterketaren aurretik irteerara iristeko bakarrik balio du. Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.

(*) Oharra:Irteeraraino eramaten zaituen edozein tren txartel arrunt, Gipuzkoako edozein geltokitan erosia, baliagarria izango da autobusera igotzeko, lasterketaren dortsala aurkeztuz. Beraz, ez da beharrezkoa Donostiara txartel berezia erostera etortzea. Adibidez: Zarautz-Ficoba ibilbidearen prezioa 2,75 € ingurukoa da eta autobusera igotzeko balio du.

Tren geltokiak
trena
Kontsultatu zein geltoki duzun gertuago, zein txartel erosi behar duzun jakiteko, Euskotrenekoa edo Renfekoa.
Trenen eta kontsignaren gida
Ordutegia
Zure izen-abizenak sartuta, irteerara joateko ordurik eta modurik onena emango dizu.
Txartelaren prezioa
Txartela 1,50€
TRENA + AUTOBUSA
Lasterkarientzako bakarrik balio duen txartela, lasterketa baino lehen irteerara iristeko
Ibilbidea

Euskotren

Zumaia - Lasarte - Donosti - Irun (Nazioarteko zubia) linea.

Euskotrenen ordutegiak lasterketa egunean (laster).

Euskotrenen ordutegiak lasterketa egunean
Ibilbidea

Renfe

Zumarraga - Tolosa - Donosti - Irun (Colón ibilbidea) linea.

Renferen ordutegiak lasterketa egunean (laster).

Renferen ordutegiak lasterketa egunean
Txartela

Txartelaren salmenta puntuak

FORTUNA K.E, Pío Baroja kiroldegia
- Urriaren 27tik azaroaren 11era.

Okendo plaza
- Azaroak 10, ostirala, 12etatik 21etara.
- Azaroak 11, larunbata, 10etatik 20etara.
Bertan karpa haundi bat egongo da. Bertan informazio puntua eta trenerako txartelen salmenta egingo da.

Lasterketa egunean: ez gomendatua pilaketak egon daitezke eta.

  • Euskotren: Amara eta Anoetako geltokietan.
  • Renfe: 11ak arte autosalmenta makinetan eta leihatiletan.
trena

Autobus publikoak eta pribatuak

Autobus publikoa
Recorrido
EkialdeBus Pasaia eta Lezotik

Autobus pribatuak: A-8 autopista

Antolakuntzatik kanpoko klub, talde eta abarren autobusek Behobiatik (Iruña-Iruñea) atera beharko dute, parte-hartzaileak ZAISA III (N121-A) gunean utziz, kontsignaren ondoan, eta Donostiara abiatuz.

Helmugan autobusentzako aparkalekua Anoeta estadioan eta Illunbeko zezen-plazan egongo da, eta autobusak izango ditu helmugako gunetik (Avda. Askatasuna) Anoeta estadioraino.

oinez

Oinez

kontuz

Irundik

Irteera-puntura iristeko, Dario de Regoyos kaletik joan beharko duzu, Bidasoa ibaiaren paraleloan.

Ikusi irteerako infografia

kontuz

Frantzia eta Iparraldetik

Iparraldetik oinez bazatoz, Behobiako zubitik igaro behar duzu.

Ikusi irteerako infografia

Zerbitzuak

Kontsigna
Kontsigna
Utzi zure motxila lasterketa baino lehen eta guk helmugara eramango dizugu.
Erbiak
Erbia
29 erbi daude lasterketan, eta banderola bat daramate egin behar duten denborarekin.

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago