Kirolak asetasuna eta poztasuna ematen dizkigu kirola egiten dugun guztioi. Batzuentzat, hobby eta entretenimendu, beste batzuentzat, ihesbide, eguneroko arazoak atzean uzteko. Batzuek sasoian egoteko, ongi sentitzeko egiten dute. Eta beste batzuek, beren mugak gainditzeko, helburuak lortzeko, sabaiak hausteko, eta beren buruari erakusteko, zaila dirudien arren, lor daitekeela.

Baina, zalantzarik gabe, BIZITZEKO MODU BAT da kirola, kirola egitera bultzatzen gaituen motibazioa edozein dela ere.

Horregatik, gure gizartean denok izan behar dugu kirola praktikatzeko aukera, inolako bereizkeriarik gabe.

B/SS 2023 honetan, Rural Kutxarekin, gure entitate kolaboratzaileetako batekin, eta ATZEGIrekin (Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea) dihardugu lankidetzan. Elkarteak 60 urtetik gora daramatza pertsona horien eskubideen alde borrokatzen eta kirola gizarte-inklusiorako tresna gisa sustatzen, eta horregatik bereganatu du aitormen soziala.

ATZEGIko kideetako bat aurkezten dizuegu hemen. Ana du izena, eta bere bizitzako ateak ireki dizkigu, kirola egiteak beretzat duen garrantzia kontatzeko.

Orain, lasterketan izena emateko prozesua zabalik dagoen honetan, oso erraza da harri-koskor bat jartzea. Keinu sinbolikoa besterik ez da gutako bakoitzarentzat, baina helburu handiak lor ditzakegu elkarrekin, hots, elkarte honek pertsona horien eta haien familien eskubideen alde borrokatzen jarraitzea.

Izan ere, gizarte aktibo eta konprometitu bat, pertsona guztiei aukera berdinak eskaintzeko gai dena, gizarte hobea da.

 

Ana - Atzegi